Hasiera Lanari uztearen aurrean langile autonomoen babesa

Lanari uztearen aurrean langile autonomoen babesa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(3 botoak, batezbesteko 5.00 5-tik)

Lanari Uztearen aurrean Langile Autonomoen Babesa

Abuztuak 5eko 32/2010 Legeak Lanari Uztearen aurrean Langile Autonomoen Babesa zein den ezartzen du. Legea abuztuak 6ko BOEan argitaratu da eta hiru hilabetetara jarriko da martxan, 2010ko azaroak 6an.

Prestazio hau jaso ahal izateko talde hau osatzen duten langileentzat beharrezko baldintza da aurretik kontingentzia profesionalen estaldura aukeratuta izatea (laneko istripua eta gaixotasun profesionala). Horregatik Lege berak ohiz kanpoko epe bat ezartzen du: legea martxan jartzen den momentutik 3 hilabete eta 2011ko otsailak 6 arte. Epe honetan norbere kontura lan egiten duten langileek bakoitzari dagokion Gizarte Segurantzaren Altxortegi Orokorrera jo ahal izango dute aipatutako estaldura eskatzeko. Eskaera TA521 inprimakiaren bitartez egingo da eta prestazio berri honen efektuak eskaera egindako ondorengo hilabetearen lehenengo egunetik emango dira.