Hasiera Albisteak
Berriak


Enpreseei zuzendutako pizgarria-sistema. “Bonus 2012” kanpaina

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(6 botoak, batezbesteko 3.50 5-tik)

apirilaren 1ean irekiko da pizgarri-sistema (Bonus) eskatzeko epea; hau da, lan-gertakariengatiko kotizazioetan murrizketa eskaintzen duen pizgarria. Ondorengo baldintzak betetzen dituzten enpresei zuzentzen da: lan-ezbehar kopurua murriztu, lan-arriskuen prebentzioan neurgarriak diren inbertsioak egin, eta lan-istripu eta gaixotasun profesionalen prebentzioan jokabide eraginkorrak burutu dituztenei.

Gehiago irakurri...
 

2011ko azaroaz geroztik autonomoek jarduera uzteagatiko prestazioa eskatu ahal izango dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(5 botoak, batezbesteko 4.00 5-tik)

32/2010 Legea indarrean sartzean, jarduera uzteagatiko prestazioa eskatu ahal izateko gabealdia (12 hilabete kotizatuta) bukatu egingo zaie 2011ko azaroaren 1ean prestazio hori estaltzeko 2010eko azaroan kotizatzen hasi ziren autonomoei. Aipatutako legea garatzen duen 1541/2011 Errege Dekretua, urriaren 31koa, 2011ko azaroaren 1eko BOEn argitaratu da. Prestazio hau kudeatzen duten administrazioak koordinatzen ari dira irizpide homogeneoak finkatzeko, prestazioa abiaraztea errazagoa izan dadin.  Ohiko bideak erabiliz, gertatzen diren aurrerapenen berri emango dugu.

Gehiago irakurri...
 

Banakako enpresarien izen emate zerbitzua RED sistemaren bidez

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(5 botoak, batezbesteko 3.80 5-tik)
RED sistemaren bidezko banakako enpresarien izen emate zerbitzuaren abiaraztea dela eta, premiazkoa da egungo baimenen kudeaketa-prozedura egoera berrira egokitzea, batik bat kontuan izanik baimendutako RED pertsonek beraiek kudeatutako enpresei bideratutako jakinarazpen guztiak sistemaren bidez jasoko dituztela etorkizunean.
Gehiago irakurri...
 

El Gobierno, CCOO y UGT alcanzan un principio de acuerdo para integrar a las empleadas de hogar en el Régimen General de la Seguridad Social

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(1 boto, batezbesteko 5.00 5-tik)

Se materializará mediante una enmienda al proyecto de ley de reforma del sistema de pensiones

- La integración entra en vigor el 1 de enero de 2012 con un periodo transitorio que concluye en 2019 para alcanzar la equiparación sin perjuicio para los empleadores
- Las empleadas de hogar tendrán un contrato e Incapacidad Temporal con cargo a la Seguridad Social desde el noveno día
- Se establecen 15 tramos de cotización, en función de las horas efectivamente trabajadas, que cotizan un mínimo de 19,84 euros/mes a un máximo de 164,60 euros/mes
- Las familias numerosas tendrán bonificaciones en las cuotas


Enlace con la noticia

 

OHIKO BATZAR NAGUSIAREN DEIALDIA

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(1 boto, batezbesteko 5.00 5-tik)

TXOSTENA 2010 (PDF 4,26Mb)


MUTUALIA Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Gizarte Segurantzako 2. mutualitateko Zuzendaritza Batzordeak, adierazitako datan egindako bileran, Gizarte Estatutuetako 22. eta 23. artikuluek xedatutakoari jarraiki, erabaki du 2011ko uztailaren 14an (osteguna) 12:00etan, aurreneko deialdian, eta 12:30ean, bigarren deialdian, Ohiko Batzar Nagusirako deia egitea Donostian, Camino 1 kalean, solairu nagusian, honako honen arabera:


Gai zerrenda


  1. Presidentearen agurra.

  2. Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa txostena, memoria, balantzeak eta emaitzen kontuak –Gizarte Segurantzaren Kontu Hartzailetza Nagusiaren ikuskaritza txostenak ezagutu ostean– aztertzea eta, hala badagokio, onartzea. Gauza bera 2010eko ekitaldiko emaitzarekin.

  3. 2012rako aurrekontuen aurreproiektuaren berri ematea eta onartzea.

  4. Zuzendaritza Batzordeko kideak izendatzea eta berritzea.

  5. Prestazio Berezien Batzordearen kudeaketaren berri ematea.

  6. Bilerako akta berresteko eta onartzeko bi kontu-hartzaile izendatzea.

  7. Presidentearen hitzaldia.

  8. Galde-eskeak

 

Bertaratzeko eta botoa emateko eskubideak egikaritzeari dagokionez, jakinarazten dizuegu Mutualiaren egoitza sozialean eta operatiboan eta gainerako administrazio guneetan kontrol erregistroa, Ohiko Batzar Nagusiaren egunarekin eguneratua, dagoela. Erregistro horretan, kidetutako enpresen zerrenda agertzen da, baita egiteko sozialak beteta dituzten enpresena ere, haiei buruz ditugun datuekin.

Erakundearekin kidetutako enpresaburu guztiek izango dute batzarrera bertaratzeko eskubidea. Hala ere, botoa eman ahal izateko, ezinbestekoa izango da egiteko sozial guztiak beteta izatea. Bertaratzeko txartela jasoko dute denek.

Zuzendaritza Batzordeak eta neuk eskerrak ematen dizkizuegu etortzeagatik, eta arren eskatzen dizuegu, ekitaldiak hobeto antolatzeko, etorriko zareten ala ez adieraztea (94 4252503 telefono zenbakian). Bertaratze txartela atxiki dugu, eta eskatzen dizuegu, arren, parte hartzeko aukera izan ezean, ordezkapena beste mutualista baten esku uztea, horretarako txartel hori erabilita. Ildo horretatik, Zuzendaritza Batzordeko mutualista kideen zerrenda ere baduzue, nahi baduzue, ordezkapena haietako baten esku uzteko.


Bilbon, 2011ko martxoaren 28an

Zuzendaritza Batzordeak

PRESIDENTEA

 

Prebentzioa Bikaintasunaren EFQM ereduan txertatzea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(1 boto, batezbesteko 5.00 5-tik)

D. Miguel Angel Lujua jaunak, Mutualiako zuzendari kudeatzaileak, laneko arriskuei buruzko enpresen arteko topaketa batean parte hartu du. Bertan, Prebentzioa Bikaintasunaren EFQM ereduan txertatzea izeneko txostena aurkeztu du; txostena honako esteka honetan eskura daiteke.

 

Txostena: "Prebentzioa Bikaintasunaren EFQM ereduan txertatzea " (PDF 6MB)

 

Mutualiaren VIII Argazki Lehiaketa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(32 botoak, batezbesteko 3.78 5-tik)

Lehiaketaren helburua Laneko Arriskuen Prebentzioaren balioak argazki bitartez azpimarratzea da, bere alderdi guztietan: arrisku egoerak, jardunbide egokiak, langileei, enpresariei, gazteei, gizarte osoari… bidalitako mezuak. Funtsean, lan arriskuen aurkako jarrerak bultzatzea bilatzen da, denen artean, lan inguru osasungarri eta seguruagoak lortu ditzagun.


Gehiago irakurri...
 

TIN 1512/2011 Agindua, ekainaren 6koa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
(5 botoak, batezbesteko 3.60 5-tik)

Lan eta Immigrazio Ministerioaren 1512/2011 Agindua, ekainaren 6koa, Agindu horren bidez, luzatu egin dira Lan eta Immigrazio Ministerioaren ekainaren 2ko 1448/2010 Aginduko bigarren xedapen iragankorrean finkatutako epeak. Azken Agindu horrek martxoaren 31ko 404/2010 Errege Dekretua garatu du (gertakari profesionalen kotizazioak murrizteko sistemaren ezarpena arautzen duena, laneko istripuak murrizteko eta prebenitzeko ahalegin berezia egiten duten enpresentzat).

 


Gehiago irakurri...
 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL